Hidraulikako irtenbide globalak 1965etik
STERNen barne-kalitate estandarrak oso altuak dira, gure ustez kalitatea prozesu guztietan etengabe aplikatu beharreko betekizuna baita. Horientzat guztientzat ikuskapen-planak egiten dira, materialen ziurtagiriak, proba-protokoloak eta abar, trazabilitate-prozesu osoa lortzeko. Gure bezeroek badakite gure zilindro-ekoizpenaren xedea dela konponketen eta mantentze-lanen indizea txikia izatea.
KALITATEA, STERNen ERREFERENTZIA-PUNTUA
Gure kalitate-betekizunei ez ezik, STERNek garrantzi handia ematen die segurtasunari, osasunari eta ingurumenari. Gure ekoizpen-plantak ISO ISO 9001:2015 arauaren araberako ziurtagiria dauka prozesu guztiei dagokienez (salmenta, garapena, ekoizpena eta zilindro hidraulikoen zerbitzua barne).
Gainera, probatu egiten ditugu zilindro eta ekipo guztien % 100.
Beste alde batetik, STERN hainbat IACS-ekin (Nazioarteko Sailkapen Erakundeen Elkartea) aritzen da lankidetzan:
Behar bezala kalibratutako hainbat neurketa-tresnaren bidez, STERNen egiten den pieza bakoitza zorrotz egiaztatzen da: kanpoko zein barruko neurriak kontrolatzen dira, zimurdurak, lodiera, soldadura eta beste.
Gure zerbitzua hobetzen jarraitzeko asmoz, arren eskatzen dizugu bete dezazula jarraian duzun galdetegia eta bidal dezazula info@sternhidraulica.com helbidera edo +34 943 690 946 fax-zenbakira. Oso erraza da eta bi minutu baino ez dituzu beharko. Eskerrik asko hartutako denboragatik.